“Esan gezurra, besteek sinesteko”
Wilt XX. mendeko liburu anker eta komikoenetakoa dugu. Eleberriak zuzentasunaren eta kulturaren estereotipoarekin jokatzen du, berori barregarri utziz.
Umore garbi eta burutsuaren bidez, edozein konbentzionalismoren atzean anarkiaren anabasa dagoela planteatzen du baita edozein errealitate asmaezinezko izateraino hel daitekeela ere. Hori dela-eta, ikuskizun dibertigarria, garratza eta entretenigarria egin nahi dugu eta, era berean, hausnarketaren bat eragingo duena.