Sinopsia
Isabelek, gaueko irratsaio batetako esatariak, errealitatean jasotzen diren gertakari eta istorioak ikertu eta bere entzuleei kontatzen dizkie ondoren. Egun batean, desagertu egiten da inolako arrastorik utzi gabe. inork ez daki non dagoen, ezta ihes egin edota norbaitek eraman duen ere. Bizirik ote dagoen ere ez daki inork.
Norbaitek, bere gauzen artean, egun batzuk lehenagoko egunkarian azaldutako iragarki bitxi baten egunkari-zatia topatuko duen arte:
“Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela”.
Isabel, Lolaren arrastoaren atzetik abiatu ote da? Ezagutu egiten al du? Gehiegi dakielako desagertu ote da?