Desberdintasunari buruzko komedia (beltz) bat
BEHARREZKO ISTORIO BAT: gure sinesmen eta printzipioen flotazio-lerroari zuzenean begiratzen dion kontakizuna, dramaturgia probokatzailea, elkarrizketa biziz beteta, barretik dramara etenik gabe pasatzen dena.
Errealitateari lotutatako istorio bat, gaurkotasun biziko gai bati ematen diona: pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte-klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugunsentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu “lagun beltz asko”.
TESTU BAT (beltz) gizatasunez beteta, eta gizakiaren miseriak (beltzak) nabarmentzen dituena, PUBLIKO ZABAL ETA OROTARIKO bati zuzendutako komedia (beltza). Dramaturgia freskoa, barre-algarak eta emozioak sortzen dituena, eta biraketa-puntu harrigarriak dituena. Ongi definitutako pertsonaiak dauzka, ezagun egingo zaizkigunak, gizatiarrak.
Tonua, komediatik (beltza) dramara (amaieran) balantzan dago, eta denok desorekatik zer hurbil gauden erakusten du. Edo hiltzaile izatetik gauden gertutasuna, ekintzaz edo omisioz. Inork ez duelako arazorik atzerritarrarekin kirolaria edo aberatsa bada. Baina halakoa ez bada…
Sinopsia
Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da.
Berandu da. Kalean ez dabil inor. Ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da istorioa. Barruan, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.
Gaua luzatzen da eta “bertakoek” hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Istorio hau, taberna batera sartu eta, nahigabean, bertako anfitrioien isilpeko sekretuak nahastearen ondorio da.
Gauaren bukaeran, gorpu geldo bat tabernako zoruan. Poliziari kontatuko dioten bertsioa, berriz, klasikoa: ez zuen paperik, indarrean sartu zen, lapurtu egin nahi zien. Beraiek lagundu besterik ez zuten egin nahi baina arazoa da ez ziotela ezertxo ere ulertzen. Agian zerbait ulertu izan baliote, han ez zen ezer gertatu izango.