“El baile de los años”, Becky Siegel koreografoak eta Garbi Losada zuzendariak sortutako dantza garaikideko ikuskizuna da, belaunaldien arteko elkarreragina ardatz duen prozesu sortzaile batean.
Proiektuak 10 eta 82 urte bitarteko hiru belaunalditako dantzariak biltzen ditu (haurrak eta gazteak, helduak eta adinekoak), adinekoek gure gizarteak baztertuak ez izateko duten eskubideaz sentsibilizatuz eta haiengandik eta beraiekin ikastearen garrantzia aldarrikatuz.
Eszenatokiaren gainean, 10 eta 82 urte bitarteko 20 dantzarik (3 profesional eta 17 zale) hausnarketa ‘dantzatua’ egiten dute adineko pertsonek gure gizartean duten egoerari buruz eta belaunaldien arteko harremana eta ezagutzen, eta esperientzien transmisioa sustatzeko eta bultzatzeko beharrari buruz.
Ikuskizunak, halaber, jarduera artistikoak eta sortzaileak bizitzako fase guztietan ongizaterako duten balioa nabarmentzen du, eta heldutasunaren fasea aktiboa izango den eta adinekoek parte hartuko duten eta ekarpen osoa egingo duten gizarte-eredu bat proposatzen du.
“El baile de los años” 2018ko Art for Change “la Caixa” deialdian hautatutako Estatuko 18 proiektuetako bat izan zen. Halaber, Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sareak gomendatutako Ikuskizun Inklusibo kalifikazioa lortu zuen, eta 2018ko Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriarako hautatu zuten.