Sinopsia
Zer da arrazekeria? Zergatik ote da? Hauek dira gure gizarteko umeek egiten dituzten galdera horietako batzuk.
“Gus eta Gas” ikuskizuna, umeentzat zuzendua, horrelako galderei erantzuna emateko beharretik sortzen da.
Badakigu galdera hauei erantzutea ez dela batere erreza eta, askotan, erantzunaren bila gabiltzala, geure beldur eta aurreritzien aurka aurkitzen garela. Bestaldetik, erantzunik gabe ezin ditugula utzi ere badakigu.
Oso desberdinak diren bi arratoien abenturak kontatzen dira bertan. Guztiz desberdinak dira: bai kolorean, jokaeran eta baita pentsatzeko eran ere. Baina elkarrekin bizitzeko beharra dute.
Gus, arratoi txuri bat da, ikasia, zulodun gazta baten jabea da eta beti segurtasunaren bila dabilena. Bere ohiturak aldatzea asko kostatzen zaio eta gauza berriei beldur die. Oso mesfidatia da.
Gas, ordea, kale-arratoi beltza da eta gose, hotz eta beldurrik gabeko mundu batekin amets egiten du. Biak, elkarrekin, aurkitzen dituzten arazoei aurre egingo diete.
Sariak
Premio Max de las Artes Escénicas 2001