Sinopsia
Kikirisalda kalean antzezteko sortutako ikuskizuna da. Leioako Umore Azokarekin batera ekoiztu genuen. Edozein momentutan antzerkiaz gozatzeko gogotsu dagoen ikuslegoari eta bereziki, antzerkia gustoko ez dutenei zuzendua, hauek harritzeko asmoarekin.
Sukaldaritza eta barrea nahastu genituen. Gure zazpi sukaldari, “irrifarraren sukaldariak”, prestatu duten zopa dastatzen dutenean, osagai bat falta zaiola konturatzen dira: irrifarra bera. Bizkor-bizkor, hartu burruntzaliak, lapikoak eta koilara handiak, utzi sukaldeko segurtasuna, eta gure sukaldari ausartak osagarri preziatuaren bila irtengo dira plaza, kale, kalexka eta kalezulo guztietan barrena.
Zopa hoztu aurretik itzuli beharko dute eta, hartara, denek gozatuko dute haren barre, irribarre eta algaren gozoa.