Aurreikusi ezinezko opor aste bat
Zer gertatzen da berrogeitaka izan eta aurrerantzean inork ez dizula tú-ka egingo konturatzen zarenean? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, galdera horri egingo diote aurre, bakoitzak bere moduan.
Bikote bitxia osatzen dute lagun biek. Izan ere, porrot egindako grinak eta gaztaroa pasatu izana dira biek komunean duten bakarra. Balantzaka dabiltza biak ere, modu arriskutsu eta komikoan adin-krisialdi horretan. Miguel, dibortziatu deprimitua, idazle zapuztua eta ardozale amorratua, ezkor hutsa da. Andres, ezkontzekotan dagoen aktore zapuztua, limurtzaile hutsa.
Bien artean erabakitzen dute astebeteko bidaia egitea, Andresen ezkondu aurreko agur festa gisa. Biek daramatzate kopaz kopa euren segurtasun gabeziak arrastaka, zerbaiti heldu nahian, bizirik sentiarazi eta eskastasunari ihes egiteko aukera emango dien zerbaiti.
Istorio txiki bat, bizitzaz betea
“Kopaz kopa” xehetasunez eta bizitzaz beteriko istorio horietako bat da. Bertan, umoreak eta dramak bat egiten dute eta, ardoak txolindu ohi gaituenean bezala, negar eta barre eragingo digu.
Komedia bat, itxuraz xaloa, dibertigarria eta lasaia, baina aurrera egin ahala sakonago agertu, eta, tarteka, mingarri eta labainkorra egingo dena.
Entretenitzeari utzi gabe, zenbait gai sakonen aurrean jarriko gaitu: bakardadea eta indibidualismoa, adiskidetasuna, denbora iraganaren eta gaztaro galduaren malenkonia, nork bere mugak gainditzea eta bizitzaz gozatzea.
“Kopaz kopa” lanak bizitzaz gozatzeko tentazioan erortzera gonbidatzen gaitu, bizitzak izan lezakeen arrunta eta prosaikoa gainditzera etsipen eta samintasunean jausi gabe.