Sinopsia
Bikote zoriontsu bat, familia diruduna, bizitza sozial bikaina… Rose senar-emazteak bikote ezin hobea zirudien… Ezagutu, maitemindu eta ezkondu ziren… Baina hamabost urte beranduago…
Ezkonduen bananketetan adituak diren abokatuek, bikoteen artean sortzen diren hikamikak baino gauza zital eta bortitzagorik ez dagoela diote. Garai batean betirako maitasuna zin egin zutenen arteko gorroto eta pozoia azaleratzen delako. Eta hau izan da, hitzez hitz, Rose bikotearen artean gertatu dena.
Rose-n artean sortzen diren gatazkak berehala neurri jasanezinetara iristen dira. Menperatze borroka baten aurrean gaude, eragindako kalte eta erasoz betetakoa. Pertsonaiek, batzuetan, psikopaten portaera erakutsiko dute.
“Asko maite zaitut, baina oraindik gehiago gorroto zaitut” izan daiteke historio honen ondorioa. Hasieran drama bat dirudienak, sexuen arteko gatazkaren inguruan hitz egiten duen komedia da.
Irrifarrea batzuetan, tragedia beste batzuetan. Bata edo bestearen aldean jarri gaitezke eta momentu batzuetan gainera, errudun sentitu bikotearen sufrimenduarekin gozatzen dugulako. Besteetan berriz, bikotea elkarrekin egoteko gurarekin begiratuko dugu ikuskizuna.