Las mujeres de verdad tienen curvas

Antzezleak

Lilliam Kouri

Saskia Guanche

Sara Cózar

Edelweiss Hernández

Mª Isabel Díaz

Leticia Martín

Yeyé Báez

Ekoizpena 2003

Ados Teatroa

Zuzendaritza

Garbi Losada

Egokitzapena

Josefina Lopez-en "Real women have curves" obran oinarritua.

Bertsioa

Garbi Losada

Hizkuntza

Gaztelera

Sinopsia

Hiri bat. Emigrante auzo bateko joste tailer batean, bizitza maite duten bost emakume lodi lanean ari dira. Heuren arazoei, beldur eta itsaropenarekin begiratzen diete, baita umore-senarekin ere. Hau da Las mujeres de verdad tienen curvas obraren oinarria.

Gure bertsioak emigrazioaren egunerokoa azpimarratu nahi izan du, emakumezkoen ikuspuntutik eta obraren umorezko alderdia bultzaturik. Horreterako, estatuaren edozein hiri haundi batean, Madril, Bartzelona, Valentzia edo Bilbo hirietan egokitu genuen obra. Protagonisten nazionalitatea aldatu genuen; jatorrizkoan mexikarrak ziren, gure proposamenean, kubatarrak ordea.

Guzti honekin, Real women have curves bost emakume emigrante lodi batzuen historio bihurtu zen. Egunetik egunera beraien tailerra irekita mantentzeko lanean dauden bitartean, beraien gauzataz hitz egiten pasatzen dituzte egunak; beraien senar, maitale, seme-alaba eta etorkizuneko ametsei buruz, alegia.

Ikusle eta kritikoen artean arrakasta handia izan zuen. Giran 2006. urteko bukaera arte. Madrilen denboraldia eta hiru hilabetez Bartzelonako Poliorama Antzokian.