Sinopsia
1994. urtean gure lehenengo ikuskizuna ekoiztea erabaki genuen, diru- laguntza eta subentziorik gabe. Garai horretan galduta ginen eta horregatik gure ibilbidea Daniel Dufoe-ren eleberri ezagunena, Robison Crusoe ikuskizunarekin hastea pentsatu genuen, marinelaren bakardadea eta kultura desberdinen talkan oinarrituta.
“Diru eta publizitate gabe ekoiztu genuen ikuskizuna. Gabezia hori hornitzeko, gure adimena zorrozten saiatu ginen, kanpaina merke eta eraginkorrarekin: itsasoan galdutako mezuarekin. Denbora gutxiren buruan, estatu osoko antzoki programatzaileen artean ospetsu bihurtu zena.
Tabernaz-taberna, ur-botila hutsen bila joan ginen. Behin garbituz gero, barruan laguntza mezuak sartu genituen; Robinson-ek itsasora jaurtitako mezuaren antzera.
Mezu horrek -bai Robinson-ek bidalitakoa baita gureak ere- arrakasta handia izan zuen. Ikuskizuna kontratatzen hasi ziren eta guztira, 115 emanaldi egin genituen.