Aniztasuna gure gizartearen elementu aberasgarri moduan
Zapatila gorridun mutikoa proposatzen duen istorioa, mutilei egitea gustatu ohi zaien gauzak egitea gustatzen ez zaion mutikoarena da. Berak nahiago du loreak biltzea, margotzea, sokasaltoan aritzea, ganbarako arropa zaharrekin mozorrotzea edota rock & roll izar baten modura abestea. Urteak igarota, nerabe ameslari bihurtuko da, geroago heldu bat izango da, maitasuna ezagutuko du eta zahartzarora iritsiko da. Parre egingo du, sufrituko du, maitatuko du, negar egingo du, amets egingo du…
Luisen istorioak, zapatila gorridun mutikoaren istorioak hain zuzen, protagonistaren adin guztiak erakutsiko dizkigu: bere bizipen eta abenturak haurtzaroan, nerabezaroan, helduaroan, zahartzaroan… Istorio guztiek pertsonaiaren hazkundeaz hitz egiten dute, munduari aurre egiteko daukan moduaz, arbuioei aurre eginez, norbere buruaz eta ingurukoetaz ikasiz.
Sarri, zakur berde edota monstruo arrosa baten modura sentituko da. Munduan bere lekua aurkitzeko gai izango ez balitz bezala sentituko da. Bidea ez da beti erraza izango, ezta atsegina ere, baina berak ez du etsiko, bere buruari leial izaten jarraituko du, bere ametsa lortzeko eta horrekin batera munduan bere lekua aurkitzeko bidea eginez.
Zapatila gorridun mutikoarekin aniztasuna gure gizartearen elementu aberasgarri moduan ulertzen lagundu nahi dugu.